XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsoa gero eta haserreago zegoen.

Bere bizkarretik salto egin eta azeria ezkutalekura zihoala ikusi zuenean, pentsatu zuen: Honaino bizkarrean ekarri haut.

Bidean barrezka eta burlaka etorri haiz.

Orain ihesi al hoa? Ez duk ba ihesik egingo, nazkagarri horrek. Ikusiko duk!.

Eta otsoak azeriari buztanetik heldu zion.

Ez zion zuloan sartzen utzi nahi.

Azeriak gorputza zuloan sarturik zeukan; baina buztana otsoaren atzaparretan.

Bere indar guztiz ahalegintzen zen otsoaren atzaparretatik ihes egiteko.